Donostian bere egoitza duen TENTAZIOA 1998ko uztailean sortu zen, bai ikusentzunezkoen arloan bai antzerki arloan ibilbide profesional luzeko hainbat lagunen helburu eta interes amankomunen elkartzean. IBAIA, FAPAE eta ESKENAko partaidea da.
TENTAZIOAren hasierako kurrikuluma eta bermea ekoiztetxea osatzen duten lagunen kurrikulumen batuketa da. Zuzendari, gidoilari, aktore, ekoizle eta banatzaile gisan dituzten euren esperientzien batzeak ahalbideratzen du proiektu handiagoen ekimena eta neurri berean haien kalitatea, eraginkortasuna eta bideragarritasuna.
TENTAZIOAren lan ildo nagusiak hauexek dira: Ikusentzunezkoen ekoizpena. Antzerki ikuskizunen ekoizpena eta ustiapena. Guzti hau helburu batekin: gaur egungo euskal kulturaren industriari baliabideak eta ekoizpen berritzaileak eskeintzea, ez ondorioei begira bakarrik baizik eta sormen, ekoizpen eta ustiapen prozesuak kontutan hartuz.
Babesa
Zuzendaria: Ander Iruretagoiena
Laburmetraia
Aratz, pertsonaia nagusia, egoera zailak bizi dituen gaztea da, sare sozial urria du, lan prekaritatea eta ama gaixo terminala, etengabeko laguntza behar duena.
Egoera-kate horrek antsietatea eta egonezina sortzen dizkio Aratzi, eta familiaren arazoak konpontzeko eta bizitza hobetzeko premiak dirua irabazi beharra areagotzen dio.
Prostituzioan ikusten du Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko du Migel, eta harenganako sentituko duen erakarpenak gainditu egingo du gainerako bezeroekin duen harremana.
Horrek ustegabeko egoera batera eramango du.
Euskera/Gaztelera
MIRANDE
Zuzendaria: Josu Martinez
MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA
XX. mendearen erdialdean, euskara goi literatura egiteko gai zela demostratu zuen Jon Mirande
idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraindik.Hari buruz
denetarik esan da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Pedofiloa. Inmorala. Haren gaineko berri
bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin.
Jon Miranderi buruzko filme bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, berari eman
behar zaio hitza.
Euskera, Frantsesa
Mugaldekoak
Mireia Gabilondo, Fernando Bernués, Carlos Zabala, Eneko Olasagasti
1940ko hamarkadako hasierako urteetan, Hego Euskal Herrian Gerra Zibila ondoko urteak dira, Ipar Euskal Herrian, berriz, Bigarren Mundu Gerrakoak. Hegazkinlari aliatuak naziek okupaturiko eremutik ateratzeko sarea sortu zuten britainiar espiek, frantziar erresistentziako kideek eta euskal mugalariek. Sareak Comète izena izango zuen.
Irene Solagureneni (Mireia Gabilondo) Comète sarean parte hartzeko eskatuko diote. Familia errepublikarrekoa da, baina haren senarra, Manuel Larralde doktorea (Isidoro Fernández), frankisten bandoan aritu da gerran, mediku-kapitain mailan. Dedee de Jongh (Matxalen de Pedro) sareko arduradunarekin bilduko da Solaguren, eta baietz erantzungo dio azkenerako. Erabaki horrek bere bizitza eta familia osoarena aldaraziko ditu.[1]
Euskera, gaztelania
Ikus entzunezko ekoizpenak
Zinea
2005 KUTSIDAZU BIDEA IXABEL Luzemetraia . Josean Sagastizabalen elaberrian oinarritua. Orio eta Rec ekoiztetxeekin ekoitzia.
2018 SOINUJOLEAREN SEMEA Luzemetraia. Bernardo Atxagaren elaberrian oinarritua. Abra Produkzioak ekoiztetxeaterekin ekoitzia.
2020 ERLAUNTZA-ENJAMBRE. Mireia Gabilondok zuzendutako luzemetraia, euskerazko eta erderazko bertsio orijinaletan grabatua.
2023 MIRANDE. Jon Mirande idazleari buruzko dokumentala.
Telesailak
1999 ERTZAINAK, 50 minututako 7 atal Euskal telebistarako.
1999 EZ GAUDE KONFORME, 6 minututako 51 atal. Euskal Telebistaren Sorginen Laratza saiorako.
1999 LINEA LIZUNA, 6 minututako 13 atal Euskal telebistarako.
2003-08 MARTIN, Euskal telebistarako teleisala. Globomediarekin koprodukzioan.
2005-09 MI QUERIDO KLIKOWSKY, Euskal telebistarako teleisala. Globomediarekin koprodukzioan.
2005 KUTSIDAZU BIDEA IXABEL 5 ataletako telesaila. Josean Sagastizabalen elaberrian oinarritua. Orio eta Rec ekoiztetxeekin koprodukzioa.
2010 MUGALDEKOAK, Euskal telebistarako telesaila eta Tvmoviea.
Dokumentalak
2001 NIZA, HABITACIÓN 11: “Amparitxu Gastón”. Dokumental pilotoa.
2001 AMERIKETAN KANTARI, Gaztelupeko koroarekin Amerikean dokumentala.
2002 LOS CARACOLES NO SIENTEN NOSTALGIA, Inmigrazioari buruzko 55 minututako dokumentala.
2010 PROHIBIDO RECORDAR, Saturrarango kartzelaren inguruko dokumentala.
2014 XALBADOR, ARTZAINAREN MINTZOA. Xalbador bertsolariaren inguruko dokumentala.
2015 GURE SOR LEKUAREN BILA. Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental baten historia. Josu Martinezek zuzendua.
2018 JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN. Lezo Urreiztietari buruzko dokumentala.
2019 EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEHIOA, Gladys del Estal eta garai hartako mugimendu ekologista eta anti nuklearisten inguruko dokumentala
2020 EGUNKARIA, PAPEREZKO HEGOAK Egunkariaren itxierari buruzko dokumentala.Samara Velte eta Josu Martinezek zuzendua.
Bideoak
1999 IHESAREN PREBENTZIOARAKO ESKOLARTEKO KANPAINA , 5 minututako 3 bideo. Sincroreki koprodukzioan. Osakidetzaren enkargua.
2000 IHESAREN PREBENTZIOARAKO ESKOLARTEKO KANPAINA, 5 minututako 4 bideo. Sincroreki koprodukzioan. Osakidetzaren enkargua.
2010 IHESAREN PREBENTZIOARAKO ESKOLARTEKO KANPAINA, 7 minututako 5 bideo. Sincroreki koprodukzioan. Osakidetzaren enkargua.
Galak-espektakuluen ekoizpenak
2001-2003 BERTSO EGUNA 2003 KIROLARIEN GALA Gipuzkoako Foru Aldundia. Urteko kirolariei eskeinia.
2006 BERRIA 10. URTEURRENA
2008 EUSKERA KONTSEILUA
2008 KORRIKA KULTURALA
Antzerki ekoizpenak
1998 LOURVIER’STORY, LOURVIER’ S konpainiarekin koprodukzioan.
2001 NO ES TAN FÁCIL, TRICICLE konpainiarekin koprodukzioa. Paco Mir-en komedian oinarritua .
2001 MUERTE ACCIDENTAL DE UN ANARQUISTA, Zitzaniarekin koprodukzioa.
2002 TERRATERRESTRES Tomás Afánena.
2002 METXA Koldo Izagirrerena.
2004 AY MANOLO! Teresa Calorena. Peineta Teatro eta Serantesekin koprodukzioa.
2006 ESCUELA VACIA. Tahar Ben Jollounena.
2007 LA FAMILIA DEL CHIVO FROILÁN. Jesús Bonilla eta Joaquín Andújarena.
2019 TXANOGORRITXOTIK OTSO EMERA SEI MUTIL MEDIO. Marta González de Vegaren liburuan oinarritua, Fernando Bernusek zuzendua.
2020 DE GUERNIKA A NUEVA YORK PASANDO POR BERLÍN. De Guernika a nueva york liburuan oinarritutakoa antzezlana. Fernando Bernuesek zuzendua.