Debekatuta dago oroitzea (Dokumentala)
Josu Martinez, Txaber Larreategi
Sinopsia
Saturraran hondartzako (Mutriku) garai bateko luxuzko bainuetxea lehenik apaiztegi bihurtu zuten, eta ondoren, erregimen frankistako kartzelarik handienetako eta latzenetako baten egoitza izan zen. Franco jeneralaren aginduz, Saturraran «bereziki asaldatzaile eta arriskutsu» gisa izendatutako emakumeen presondegi bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako 16 eta 80 urte arteko bi mila emakume errepublikano izan zituzten giltzapean 1937. eta 1944. urteen artean.
Fitxa
Zuzendaritza. Josu Martinez, Txaber Larreategi
Ekoizpena: Tentazioa, Moztu eta Rec.