[Translate to Euskera:]

Ez, eskerrik asko! Gladysen Leihoa (Dokumentala)

Bertha Gaztelumendi/Sabino Ormazabal

Ez, eskerrik asko! Gladysen Leihoa (Dokumentala)

1979an, Three Mile Islandeko (Harrisburg, AEB) istripu nuklearraren ondoren, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, -ekainaren 3an-, nazioarte mailako mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio antolatu zituen. Gurean, Tuteran ekitaldi bat burutzea erabaki zen. Izan ere, euskal kostaldean programatutako hiru zentral nuklearrez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat eraikitzeko proiektua bait zegoen, Tutera alboan, alegia. Deialdi hartan, era berean, Bardeetako tiro- eremua desegitea ere aldarrikatu zen. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen baina ez zen itzuli. Guardia Zibil baten tiroak bizitza kendu zion manifestaldi baketsu eta baimendu hartan. Dokumental honek asmo bikoitza du: batetik, 23 urteko gazte hau zein zen eta gertakariok nola jazo ziren ezagutarazi nahi du; eta bestetik, Euskal Herrian eta mundu zabalean zentral nuklearren ezarpenaren kontra 70ko eta 80ko hamarkadetan izandako erresistentzia mugimenduaren berri eman nahi du. Baina dokumentalak deskribatzen duen errealitatean Gladys ez zen izan bortizki hil zen pertsona bakarra. Gazte ekologistaren heriotzaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jaso ditu filmeak eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatu du.

Gaztelaniazko hizkuntza

Ez, eskerrik asko! Gladysen Leihoa (Dokumentala)Ez, eskerrik asko! Gladysen Leihoa (Dokumentala)Ez, eskerrik asko! Gladysen Leihoa (Dokumentala)

Sinopsia

1979ko ekainaren 3an, guardia zibil baten tiro batek Gladys del Estal hil zuen Tuteran. Han, mugimendu antinuklearrak aldarrikapen festa bat deitu zuen. 23 urteko gaztea nor zen eta nola gertatu zen kontatzen du dokumentalak. Gainera, hil aurreko eta ondorengo gertaerak jasotzen ditu Euskal Herrian eta Europan.

Fitxa

 

Zuzendaritza Bertha Gaztelumendi

Jatorrizko Ideia eta Gidoia Sabino Ormazabal

Ekoizpena Silvia Mendibil

Ekoizpen Exekutiboa Ane Antoñanzas

Muntaia Inge Mendioroz eta Raúl López

Musika Dani Venegas

Audio Posprodukzioa Koldo Corella eta Joselu Rubio

Zuzeneko Soinua Pablo Bueno eta Dani Ciaurriz

Kamerariak Carole Sainsard, Iñigo Sbeltza, Juanfe Garcés eta Silvia Mendib