De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)

Fernando Bernués

De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)

Antzerki-proposamen honek lehen pertsonan kontatzen du Jose Antonio Agirrek Europa okupatuan zehar egin zuen bidaia epikoa, 1937an halabeharrez erbesteratu zenean. Bidaia zirraragarria, etengabeko hausnarketa politiko eta humanista, estatu-politikari aparta eta nekaezina izan zenak egindakoa. Atzerrian ere, borrokan jarraitu zuen euskal herritarren eskumenak eta autogobernua berreskuratzeko, Europako herrien federazio baten esparruan. Giza eskubideen onarpenean eta printzipio demokratikoetan oinarritutako herrien federazioa nahi zuen, non ezinezkoa izango zen Bigarren Mundu Gerrako izugarrikeriak errepikatzea. Lehendakariak New Yorkera iritsi aurretik izan zituen bizipen esanguratsuenak dakartza ikuskizunak. Agirrek berak bidaia harrigarri horretan idatzitako egunkaria —Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz— da, hain zuzen, sorkuntza eszeniko honen testu-euskarria.

Bidaia historikoa kontatzen du Fernando Bernuések zuzendutako diziplina anitzeko antzezlan iradokitzaileak. Bernués bera arduratu da espazio eszenikoaz, eta Patxo Telleriak egin du egokitzapen-lana. Soinu-banda Iñaki Salvadorrek interpretatzen du zuzenean, eta Iñaki Rikarte aktoreak gorpuzten du Agirre. Horrez gain, ikus-entzunezko lan dotoreak girotu eta irudikatzen ditu bidaia hunkigarrian azaltzen diren paisaiak. Are gehiago, antzezlanerako propio sortutako ikus-entzunezkoak berez transmititzen ditu gure historia honetako gizarte-tragedia eta horren pisu emozionala. Oraindik ere, neurri handi batean, historia ezezaguna da.

Jose Antonio Aguirreren egunkariaren garrantzia Lehendakariaren beraren lekukotzan datza. Egunkarian jasotako 507 egunak haren bizitzako garai izugarriaren adierazgarri dira.

Orrialde eta esaldi bakoitza Lehendakariaren aldartearen isla da; izan ere, idazteko tartea hartu zuen gau gehienetan ohar-bloka izan zuen lagun bakar.

Gaztelaniaz

De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)

Sinopsia

Bidaia zirraragarria, etengabeko gogoeta politiko eta humanistakoa, aparteko estadista nekaezina protagonista duena, erbestean egonda ere, euskal herriaren askatasunak eta autogobernua berreskuratzeko borrokan, Europako herrien federazio baten esparruan, giza eskubideen eta printzipio demokratikoen aitorpenean oinarrituta, Bigarren Mundu Gerratik Mundu Gerrara bitarteko izugarrikeriak berpiztea ezinezko egingo zuena. Ikuskizun honetan, Lehendakariak New Yorkera iritsi arte izandako bizipen esanguratsuenak ikusiko ditugu. Hain zuzen ere, Agirrek berak idatzi zuen egunkaria da, Gernikatik New Yorkera, Berlinetik pasata, gure sorkuntza eszenikoaren testu-euskarria.

Fitxa

  • Egilea: Jose Antonio Agirre
  • Egokitzapena: Fernando Bernués, Patxo Telleria
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Fernando Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar
  • Antzezleak: Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Ikus-entzunezkoa: Iban González
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Eszenografiaren eraikuntza: Andoni Odriozola
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Argazkia: Mikel Blasco
  • Produkzio exekutiboa: Idurre Cajaraville, Ane Antoñanzas
  • Produkzioa: Nagore Plazaola
De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)
De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)
De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)
De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)
De Gernika a Nueva York pasando por Berlin (Antzerkia)