ARNASA BETEAN. Emakume Zinegileak (Dokumentala)

zuzendariak: Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía.

ARNASA BETEAN. Emakume Zinegileak (Dokumentala)

Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental honekin ospatu dugu, gaiaren ikuspegi unibertsala aurkezten duena. Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute. Aitzindariak ezagutuko ditugu, eta azken zinemaldietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beteranoen edo gazteen lanak harrituko gaituzte.

Castellano y Euskera

ARNASA BETEAN. Emakume Zinegileak (Dokumentala)ARNASA BETEAN. Emakume Zinegileak (Dokumentala)ARNASA BETEAN. Emakume Zinegileak (Dokumentala)

Sinopsia

Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen istorioa da hau. Hiru urpekarik gidatzen gaituzte beren filmen gai eta begiraden zehar, euren ametsekin, aurrera ateratzeko grinaz eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.

Fitxa

Gidoigile eta zuzendariak : Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía Argazki zuzendaria eta urpeko argazkia.: Rubén Crespo Ekoizpen eragilea : Ane Antoñanzas ETBko ekoizpen arduraduna : Elena Gozalo Ekoizpena : Kim Maiteny, Belén Moreno, Sonia Uribe, Leire Arzuaga Muntaia: Amaia Merino Musika : Olatz Salvador, Borja Antón Kamerariak : Heidi Otaduy, Rubén Crespo Susana Ojea, David Arretxe ı Monica de Blas, Telmo Basterretxea, Koldo Gabarain Dronak : Wild Focus, Asier Torres Zuzeneko soinua : Maitane Carballo, Unai Gimenez Soinu muntaketa : Xanti Salvador, Koldo Corella Soinu nahasketa : Xanti Salvador Irudi Post Produkzioa : Alex Argoitia Makillaia : Ainhoa Iriarte, Elena Carredano, Esther Villar Diseinu grafikoa : Belén Moreno, Sonia Uribe Administrazioa : Maite Gorrotxategi, Paola Eguibar.

ERRODAJEA MENORCAN Urpeko kamera laguntzailea : Ander Arrese Urpeko gida  : Benjamin Riquelme Barku kapitaina : Juanjo Uris Segurtasuneko buzoa : Alex Addouti Itzulpenak: Euskara eta gaztelania: Maia Ossa (Bakun). Frantsesa: Pascale Abalain. Ingelesa: Subtitulan Komunikazioa : Nueve cartas

Urpekariak: Erea López, Lara Larrañaga, Ainhoa Incógnito. Zinemagileak: Leire Apellaniz, Maddi Barber, Ana Díez, Arantxa Echevarria, María Elorza, Iratxe Fresneda, Mireia Gabilondo, Isabel Herguera, Lara Izagirre, Marina Lameiro, Ana Murugarren, Maider Oleaga, Izibene Oñederra, Maite Ruiz de Austri, Alauda Ruiz de Azúa, Arantza Santesteban, Helena Taberna, Esti Urresola, Bego Vicario. Ikerlaria: Pilar Rodriguez. Arraunlariak: Elorri Arin, Morgane Baud, Ainhoa Etxenik, Ihintza Urtxegi (Ur Joko).